XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liverpool, 1814ko urriaren hamazazpia, Acushnet itsasuntziko marinelek ez zekiten zein zen heuren bidaiaren helburua, Afrika hegoaldetik iragan behar zutela salbu.

Beltzez jantziriko agure batek, deabruarekin itsasoratzen bahaiz berarekin egin beharko duk bidaia esan zion grumeteari, kaian, baina mutikoak ez zion errefrauari garrantzirik eman.

Eguerdirako belak zabaldu eta, haizea aldeko, abiatu ziren hegoalderantza.

Belak beterik, uhainak laban bortitz batez bezala ebakitzen ziren untziaren aurrean.

Kalatxoriek, hagen artetik silioka, luzaroan lagundu zuten, eta izurdeek ere, egun oskarbi eta gau izartsuan, bidaien arnasa den brisara hozkirriarekin.

Gorputz indartsu eta harro bat zen Acushnet izeneko belero hura itsaso zabalean, bere merkatari eginbideetarik ez okertu ez berandutuko zenik ez zirudiela.

Lehen goizaldean marinel irlandar bat zegoen lema zaintzen.

Kriseilu ahul baten antzera argitzen zuen ilargiak, uretan zilarrezko bide bat erakutsiaz, haizea suabea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak.

Lemazainak, dei misteriotsu bati amore emanaz, zilar bidera gidatu zuen untzia.

Marinel irlandarra leman zegoen, oraindik, gaua egun bilakatu zenean, eta ekialdean ortzea eta ura larrosen koloreaz tindatzen ikusi zuen.

Lehorra hurrin utzia zuten eta ez zen inguru guzian itsasertzik igartzen.

Egunsenti hura ez zen izan besteen gisakoa, baina ez zen untzi haretako inor ohartu.

Argi hastearen ederraz eta itsasoaren bareaz mintzatu ziren batzu, (...).